top of page
Image-empty-state.png

Film Socialisme

Bi hitzez laburbiltzeko filma, hiru mugimendutan banatu sinfonia bat da; sinopsiak dioenez: «Mediterraneoan, bidaiari ontziaren itsas bidaia bat. Bidaiarien artean solas anitz, hizkuntza anitz. Kasik guztiak bakantzetan direnak. Gure Europa. Gau baten epean, anaiarrebek gurasoak beren haurtzaroaren auzitegira deitu dituzte. Askatasuna, berdintasuna eta anaitasunari buruz esplikazio seriosak eskatzen dizkiete. Gure humanitateak. Elezahar faltsu eta egiazkoen sei lekuren bisita: Egipto, Palestina, Odesa, Helas, Napoli eta Bartzelona». Besteak beste, Patti Smith kantaria eta Alain Badiou filosofoa agertzen dira filmean.


Elkarrizketaren une batean, argazki bat ateratzen du Godardek: Parisko 68ko maiatzaren erreferentzia izan zen Daniel Cohn-Bendit polizia bati irri eginez agertzen da. Irudiaren gainean, lagun bati hartutako esaldia idatzi du zuzendariak: «Sozialismoa? Unibertsoa kanporatzen duen irribarrea».

2067 SAIOA - 2011/5/17 

FILM SOCIALISME · Frantzia/Suitza · 2010 · 101 min. 

Zuzendaritza: Jean-Luc Godard · Gidoia: Jean-Luc Godard · Argazkia: Fabrice Aragno eta Paul Grivas · Ekoizpena: Ruth Waldburger · Aktoreak: Patti Smith, Lenny Kaye, Élisabeth Vitali, Alain Badiou, Catherine Tanvier, Christian Sinniger, Maurice Sarfati

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page