top of page
Image-empty-state.png

Felkészülés meghatarozatlan ideig tartó együttlétre

2022ko Asanblada Orokorra


Martak (hungariar neurozirujau ospetsua bera) AEBetako ospitale batean lan egiten du, eta Janos ezagutuko du, Budapesten bizi den mediku bat,Nueva Jerseyko biltzar batean. 

Maitemindu egingo da, eta dena uztea erabakiko du harekin bizimodu berri bati ekiteko. Ez dituzte trukatu helbideak eta telefonoak; aitzitik, hitzordua egin dute hungariako hiriburuko Liberty Bridgen. Bera agertuko da, baina bestea ez; lan egiten duen ospitalera joango zaio bila, baita aurkitu ere; alabaina, ukatu egiten du ezagutzen duenik ere.


Hortik aurrera, zuzendaria ikuslearekin jokatzen hasiko da, zalantza eginaraziko dio gezurra bietako nork esaten duen, eta filma errealitatearen eta fantasiaren mugan ibiliko da.


Maitasunezko istorio klasiko bat, behar bezala kontatua, argazki zoragarriarekin eta aktore hasiberriaren interpretazio miresgarriarekin.


Kalitaterik oneneko zinema beltz psikologikoa.

2447 SAIOA - 2022/2/8 

FELKÉSZÜLÉS MEGHATAROZATLAN IDEIG TARTÓ EGYÜTTLÉTRE · Hungaria · 2020 · 95 m. 

Zuz: Lili Horvát · G.: Lili Horvát · Arg.: Róbert Maly · Mus.: Gábor Keresztes · Akt.: Natasa Stork, Viktor Bod, Benett Vilmányi, Zsolt Nagy, Péter Tóth, Andor Lukáts, Attila Mokos, Linda Moshier, Júlia Ladányi, Réka Pelsöczy, Ernö Sebö, Rozi Székely, Éva Bandor.

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page