top of page
Image-empty-state.png

Faust

2011n Veneziako Zinemaldian Urrezko Lehoia


Gonb.: Toni Abad, idazle, errealizadore eta zinema irakaslea.


«Faust», Aleksandr Sokuroven azken lanak, Veneziako Urrezko Lehoia jaso zuen 2011n eta pelikula honekin botereari buruzko zikloa osatu du Sokurovek.


Goetheren izenburu bereko obran oinarritutako filma da «Faust» (XIX. mendean girotua; alemaniar Faustoren istoria kontatzen da, deabruarekin ituna sinatzen duen jakintsuarena, alegia), baina Thomas Mannen Doctor Faustus-en oihartzunak ere baditu. Eszena desatsegin ugari filmatu zituen zuzendariak, baina gero haietako asko soberan zeudela jabetu zen. Nolanahi ere, filma «iluntasunean galtzen den gizaki baten istorioa da», Sokuroven ustez, «naturak duen okerrenari aurre egin behar dion gizon batena». Hasieran Italian filmatzea pentsatu bazuen ere, gero Txekiar Errepublikara, Alemaniara eta Islandiara jotzea hobetsi zuen, Italian «perfekzio eta edertasun gehiegi» aurkituko zuelakoan.

2126 SAIOA - 2012/2/19 

FAUST · Errusia · 2011 · 134 min. 

Zuz.: Aleksandr Sokurov ∙ G.: Aleksandr Sokurov eta Yuri Arabov ∙ Arg.: Bruno Delbonnel eta Bernhard Nicolics-Jahn ∙ Mnt.: Jörg Hauschild ∙ M.: Andrei Sigle · Eko.: Andrei Sigle · Akt.: Johannes Zeiler, Anton Adasinsky, Isolda Dychauk, Hanna Schygulla, Georg Friedrich

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page