Fantastic Mr. Fox
Teknologia aurreratuenak bazter utzita, usadio zaharraren moduko animazio filma egin nahi izan du Wes Andersonek: stop-motion teknika erabili du Fantastic Mr. Fox filmatzeko. Fotogramaz fotograma istorioa eraikitzea eskatzen duen teknika konplikatua da, baina ederra. Besteak beste, Ray Harryhausenek, Quay anaiek edo berriki Henry Selickek erabili dute formula hori pelikula bikainak egiteko.
Roald Dahl idazle ezagunaren narrazio baten moldaketa da filma. Aurretik, idazle horren beste lan batzuek ere egina dute zinemarako bidea, James and the Giant Peach (Henry Selick, 1996) edo Charlie and the Chocolate Factory (Tim Burton, 2005).
Mr. Fox urrats berria da Andersonen unibertso koloretsu eta aberatsean. Fox jaunak eta haren familiak inguruko abeltzainen oiloak jaten dituzte, normaltzat daukate halako bizimodua. Baina abeltzainek kito esan, eta foxtarren kontrako gurutzada hasiko dute.
2063 SAIOA - 2011/5/10
FANTASTIC MR. FOX · USA · 2009 · 89 min.
Zuzendaritza: Wes Anderson · Gidoia: Wes Anderson eta Noah Baumbach, Roald Dahlen nobela batean oinarrituta · Argazkia: Tristan Oliver · Muntaketa: Andrew Weisblum · Ekoizpena: Allison Abbate, Scott Rudin, Wes Anderson eta Jeremy Dawson · Aktoreak: Animazioa