Image-empty-state.png

Et maintenant on va où?

Publikoaren saria 2011ko Zinemaldian


Erlijio guztietako emakumeek beren sendia eta herria kanpoko mehatxuetatik babesteko zer-nolako irmotasuna duten kontatzen du filmak. Asmamen handiz, maltzurkeriak bururatuta eta adiskidetasun hautsiezinak loturik, emakumeek helburu bakarra dute: gizonezkoei arreta galaraztea eta amorrua ahaztaraztea.


Baabda (Libano, 1974). Nadine Labaki aktorea, gidoilari eta zuzendaria da, eta “Sukkar banat” (“Caramel”, 2007) lehenengo filmarekin egin zen nazioartean ezagun. 2007ko Donostia Zinemaldiko Zabaltegi-Perlak sailean aurkeztu zuten film hori, eta publikoaren saria lortu zuen. Ondoren, 56. Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialeko epaimahaikide izan zen Labaki 2008an. “Et maintenant on va où?” bere bigarren film luzea da, eta 2011ko Canneseko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean parte hartu zuen.

2114 SAIOA - 2012/11/20
ET MAINTENANT ON VA OÙ? · Libano/Frantzia/Egipto/Italia ∙ 2011 ∙ 107 min.
Zuz.: Nadine Labaki ∙ G.: Nadine Labaki, Jihad Hojeily eta Rodney Al Haddad ∙ Arg.: Christophe Offenstein ∙ Mnt.: Véronique Lange ∙ M.: Khaled Mouzanar ∙ Eko.: Anne-Dominique Toussaint ∙ Akt .: Kevin Abboud, Nadine Labaki, Julian Farhat