top of page
Image-empty-state.png

Estrany riu

Zinegoak-ekin elkarlanean saioa


Gonb: Jaume Claret, Alaitz Arenzana, Carlos Loureda


Danubio inguruan bizikletan bidaiatzen doan familia bat. Aitak gaztaroan ezaguturiko toki batzuk ikusten ari dira. 16 urteko semeak (Didac) ustekabeko topaketa bat izango du, eta aldatu egingo da bidaiaren norabidea. Mutiko misteriotsu bat azalduko da ibaiko uretatik. Haren presentzia misteriotsuak zeozer berria piztuko du Didac-engan, eta horrek familiarekin duen harremana aztoratuko du.


Abiaburuko sekuentzian, kamerak bizikletari jarraitzen dio, arboladiak pasatzen doaz, gorputzen mugimendua dago; ondoren, oporretan den familia baten eguneroko gorabeherak erakusten dizkigute, eta irudi ederrekin amaitzen da, nerabeen emozio eta esperientzien bidez lekua bakarra dela sentiarazten duen ikuspegi batekin.


27 urte besterik ez duen zinemagile baten opera prima aparta, Veneziako Zinemaldian filmik onenaren sarirako izendatua egon zena (Orizzonti).

2600 SAIOA - 2026/06/16

Estrany riu · Espainia · 2025 · 103 min

Zuz.: Jaume Claret Muxart · G.: Jaume Claret Muxart, Meritxell Colell · Arg.: Pablo Paloma · Mus.: Nika Son · Akt.: Nausicaa Bonnín, Roc Colell Moncunill, Sergi Ferrer Pedrazo

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia logo
Ayuntamiento Bilbao logo
bottom of page