Elena Dimitrievna Diakonova Gala
Silvia Munt-ek pertsona ospetsu eta enigmatikoa izan zen Galari eskaini dio zinemarako egin duen lehenengo film luzea. Honen biografiara egin du bidaia ezagutu zuten pertsonei egindako elkarrizketak eta Gala beraren, senar bien (Paul Éluard eta Salvador Dalí) eta laguna zuen Marina Tsvetaieva-ren testuak medio.
Dokumentalak 10-15 minutu irauten duten sei atalez osaturik dago, pertsonaia bizi izandako lekuetan kokatuta. Púbol-eko Gazteluan (Cadaqués) amaitu egiten da filma, hemen Gala-ren gorpua bakarrik dago etzanda, maitea zuen Salvador Dalíren hilobi hutsaren ondoan.
Éluard eta Dalí-rekin izandako bizitzaren aspektu latzak ez ditu ahaztu eta filmatze-taldearen barnea eta ikertze-objektuaren gainean izandako zalantzak ere erakutsiko dizkigu.
1807 SAIOA - 2004/11/23
Elena Dimitrievna Diakonova Gala · Espainia · 2003 · 108 min
Zuz. eta G.: Silvia Munt · Mun.: Núria Esquerra · Arg.: Mario Montero y David Omedes · Mus.: Néstor Munt · Eko.: Ovideo TV






