top of page
Image-empty-state.png

El verdugo

35mm-tan filmatutako bertsioan, zentsurak kendutako erakusgabeko sekuentziak 


Liburu aurkezpena: ‘El verdugo’, Kepa Sojorena.


Gonb.: Kepa Sojo, zinema zuzendaria


Elkarrizketa batean Pablo Berger-ek El verdugo (Borreroa) pelikula bere gustokoenen artean kokatu zuen, filma “heriotza-zigorraren kontrako komedia” moduan definitzen zuen. Badago filma “garai guztietako espainiar komediarik onena” moduan izendatu duenik ere. Dena den Garcia Berlangaren filmen ezaugarri guztiak dituen pelikula baten aurrean aurkitzen gara, zinema koral, iraultzaile, sozialki kritikoa eta bere lan onenen artean kokatzen dena.


Gidoian, Berlangarekin batera, bere ohizko laguntzaile den Rafael Azcona eta Ennio Flaiano (Felliniri lotuta doan izena, bera hainbat pelikuletan lan egin duena: La Dolce Vita, Fellini 8 ½, La Strada,…) aurkitzen ditugu. Gidoia ikaragarria da, originala, ondo eraikia eta egundoko umore puntuekin. Guzti horri aktore bikainak gehitzen badzkiiogu, emaitza pentsa arazten digun pelikula oso dibertigarria dugu. Heriotza-zigorraren kontrako arrazoibide bat eta 60. hamarkadan Espainiari kritika bat. Pertsona askoren gogoan irudikatzen dira momentu anitz, alde batetik “aita, alkandora neurri daukazu?”, bestetik Pepe Isberten ahots apurtuan entzuten den “zigorra badago, norbaitek betearazi behar du”, edota guardia zibil bikote horrek egiten duen ibilbide “erromantikoa”… Gozatuko dugu.

2297 SAIOA - 2017/11/14 

EL VERDUGO ∙ Espainia/Italia ∙ 1963 ∙ 91 min. 

Zuz.: Luis García Berlanga ∙ G.: Rafael Azcona / Luis García Berlanga / Ennio Flaiano · Arg.: Tonino Delli Colli · Mnt.: Alfonso Santacana · M.: Miguel Asins Arbó · Eko.: Naga Films (Madrid) / Zabra Films (Roma) · Akt.: José Isbert, Nino Manfredi, Emma Penella, Ángel Álvarez, Alfredo Landa, Manuel Alexandre, Antonio Ferrandis, Lola Gaos, José Luis López Vázquez

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page