The Fountainhead
Zinemagintza klasikoari begiradarekin jarraituz, filme ongi aukeratuak ekar ditzakegu zineklub-era, gaurko hau adibide.
Hemen Vidor-ek bere jakinduria narratiboa erakusten digu hasieratik amaiera, alderdi guztietatik “autoreduna” dugu buruturiko lana, non aurrera eramateko kontratatua izan baitzen.
Baina bere ezaugarri pertsonalak bai planifikazioan nahiz dotoretasun hori tematika arloan edota pertsonai nagusien prestakuntzan aurkituko ditugu zalantzarik gabe. Eta hori lehenengo planoetatik; horretarako laguntza ezinhobea A. Rand-engan gidoialaria eta, are gehiago, filmea oinarritzen den eleberriaren idazlea izana.
Ezin galdu filmearen azkenengo zatia, oso eskena indartsuek burutuko dute amaiera.
J.C.G.U.
1709 SAIOA - 2002/02/26
The Fountainhead · EAB · 1949 · 114 Min
Zuz.: King Vidor · G.: Ayn Rand · Arg.: Robert Burks · Mus.: Max Steiner · Mun.: David Weisbart · Akt.: Gary Cooper, Patricia Neal, Raymond Massey, Kent Smith






