top of page
Image-empty-state.png

El estudiante

Film berria Espainian; zinemaldietatik kanpoko estreinaldi zehatza


Gure bazkideek helarazten dizkiguten programaziorako eskaeren artean, film argentinarrar baten agerpena eskatzen zuten batzuk barne sartu dugu, zinemaren egoeraren berri emango ligukeena. Zentzu honetan, banaketarako negoziazio zail batzuen ondoren, poztu egiten gaitu Espainian (FicXixon emanaldiaz aparte) estrenatu bariko filma. Gainera, film horrek kritika asko izan ditu (eta debaterako) bere jaioterrian.


'Pizza, birra, faso'-ren moduan, 'Mundo grúa', 'Zingira', 'Askatasuna' edo 'Istorio bikainak', Santiago Mitre-ren opera prima, “Ikaslea”, Argentinako zinema berriaren mugarria da, zeren eta zabaltzen baitio atea belaunaldi berrien zinemagileari, zinema independientearentzat debekatuta zirudien unibertso batera: eguneroko realismoa eta thriller itxurako istorio batekin bateratzea, zeinetan atalek eta osagarriek primeran funtzionatzen baitute.


Aipamen berezia merezi dute aktoreek. Filmaren unibertsoa eta tonua Mariano Llinás eta Pablo Trapero-ren munduen arteko gurutzatzea dela pentsa badaiteke ere –lehenengoak parte hartu zuen istorioan eta Mitreren “aholkurarietako” bat da; bigarrenak Mitrerekin egiten du lan gidoilarikide bere filmetan, “Leonera”eta “Carancho” besteak beste (2008an eta 2010ean Cannesen aukera ofiziala)–, aktoreen zuzendaritza merezimendu handia da, zeinetan partaide guztiek laguntzen baitute, “Ikaslea” egiten ez bakarrik film bizi eta menderatzailea, elkarrizketa eta egoera bakoitzean sinesgarria ere.


“Ikaslea” hasteko eta ikasteko film bat baino gehiago da. Egoera bat da zeinetan norbera pertsonaiarekin batera murgildu egiten baita, menderatzen ikasi arte, bertan bakarrik gobernatzen ikasi arte. Hala politikan nola zineman.

2118 SAIOA - 2012/12/18 

EL ESTUDIANTE · Argentina ∙ 2011 ∙ 110 min. 

Zuz.: Santiago Mitre ∙ G.: Santiago Mitre ∙ Arg.: Gustavo Biazzi, Soledad Rodriguez, Federico Cantini eta Alejo Maglio ∙ Mnt.: Delfina Castagnino ∙ Eko.: Agustina Llambi Campbell eta Fernando Brom ∙ Akt.: Esteban Lamothe, Romina Paula, Ricardo Felix, Valeria Correa

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page