Ecce bombo
Belaunaldi zehatz baten filmea dugu gaurkoa: Italiako ezker-ezkertiar gazteena alegia, eta Nanni Moretti barne, betiko moduan bere filmografiaren zehar, hots, protagonista izanik.
Baina taldearen harremanak edota gorabeherak nagusitzen dira, beraien arteko eta inguruarekiko elkarkoitasuna; oso gaztaro lasterra adierazi egiten da bide batez.
Hortaz filmatze era arina, eskena laburretan dana azaltzen da: sarrera nahiz bilakaera nahiz amaiera, eta besteetan beti oharpenean neurketa bat, zintzotasuna, umorea edota hunkipena aurki ditzakegu.
Aipagarria bestalde nolako erabilera duen gure ikusgunetik kanpo geratzen denarekin, filme osoaren zehar, batzutan hortxe dago koxka eta!
1718 SAIOA - 2002/05/14
Ecce bombo · Italia · 1978 · 103 min
Zuz.: Nanni Moretti · G.: Nanni Moretti · Arg.: Giuseppe Pinori · Mus.: Franco Piersanti · Mun.: Enzo Meniconi · Akt.: Nanni Moretti, Liuisa Rossi, Nina Sastri, Piero Galetti






