top of page
Image-empty-state.png

Dylda

TOUR D’A-rekin elkarlanean saioa


2018ko ekainean proiektatu genuen Tesnota / Demasiado cerca (2017), eta Kantemir Bagalovek —Nalchik (Errusia hegoaldea, Georgiatik hurbil), 1991— txunditu beharrean utzi gintuen aulkiari itsatsita. Harreman zentrokideak ikusten dira lan horretan, gordinki erakutsiak (familia, lagunak, probintzia, gerra-bakea, herrialdea, Txetxenia). Nolabait esan, Sobietar Batasunaren garaiko zinemagintzara garamatza, zeina zuzena, gogorra eta adierazkorra baita. 


Bigarren lan honetan, Dylda / Una gran mujer, berriz ere Viktoria Miroxnitxenko protagonista duela (Iya Sergueevaren  rolean), erabat suntsitutako Leningrado herrian kokatzen gara (1945), eta, gerra honezkero ‘iragana’ izan arren, nabarmena da ondorioek irauten dutela. Bi ordu pasatxoz egongo gara pantailatik begiak ezin kenduz. Ondoren eztabaidatuko dugu zinema edo literatura nahiago dugun (Svetlana Aleksievitx Nobel saridunaren La guerra no tiene rostro de mujer liburuan oinarritua), nork daki?

2405 SAIOA - 2020/12/1 

DYLDA (UNA GRAN MUJER) · Errusia · 2019 · 130 m. 

Zuz.: Kantemir Bagalov · G.: Kantemir Bagalov, Aleksandr Terekhov · Mus.: Evguine Galparine · Arg.: Kseniya Sereda · Akt.: Viktoria Miroshnichenko, Vasilisa Perelygina, Konstantin Balakirev, Andrey Bykov, Olga Dragunova

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page