Image-empty-state.png

Dokfa nai meuman (Mysterious Object At Noon)

Saio berezia Guggenheim Bilbao Museoan (auditorioa)


Saio hau TopARTE programaren barruan dago, Guggenheim Bilbao Museoaren XX. Urteurreneko ospakizunen barne.


Aurkezpena: Txus Retuerto, filosofoa eta Fas Zineklubeko presidenteordea.


Errealitatea eta fikzioa uztartzen dituen dokumental esperimentala. Gai konkreturik edo gidoirik gabea, lan-taldea Thailandiako txoko ugaritan barrena ibili zen, ume bati eta haren irakasleari buruzko kontakizuna azaltzeko. 2000. urtean Rotterdameko zinemaldian aurkeztu zuen filma Apitchatpongek, eta hasieratik argi utzi zuen, jatorriarekiko askatasun osoz jokatzen duela istorioak kontatzeko garaian. Pertsonaien ahozko kontakizunen bidez, edo paisaia exotikoen nahiz eguneroko egoeren bidez, berezko unibertso bat sortzea lortu zuen, suaren inguruko ipuinen erako filma eginez. Gorpu guztiz finaren (cadavre exquis, frantsesez) jokoa erabiliz, pertsonaia bakoitzak kontakizunaren zati bat asmatuko du. Errealitatearen eta ametsaren arteko muga, ohikoaren eta surrealista denaren artekoa.

Zuri-beltzeko fabula oniriko bat, eta batez ere, objektu filmiko misteriotsu bat.

2283 SAIOA - 2017/5/13
DOKFA NAI MEUMAN (MYSTERIOUS OBJECT AT NOON) ∙ Thailandia ∙ 2000 ∙ 83 min.
Zuz.: Apichatpong Weerasethakul ∙ G.: Apichatpong Weerasethakul · Arg.: Prasong Klimborron eta Sayombhu Mukdeeprom · Mnt.: Mingmongkol Sonakul eta Apichatpong Weerasethakul · Eko.: 9/6 Cinema Factory / Firecracker Films · Akt.: Phurida Vichitphan, Mesini Kaewratri (Dokumentala)