Die Tür
Anno Saul (Bonn, Alemania, 1963) germaniar zinemagileak zinematografiako ikasketak egin zituen Munichen eta Kebab Connection (2004) lanarekin egin zen ezagun nazioartean. La puerta (Die Tür) bere hirugarren filmak hainbat sari irabazi ditu fantasiazko zinemaldietan, besteak beste, Bruselako Zilarrezko Méliès jaialdian.
La puerta lanean, Anno Saulek thriller fantastikora zuzentzen du begirada, Akif Pirinçci idazle turkiar-germaniarraren eleberriaren egokitzapen batean. Eleberriak mundu paraleloetan murgiltzen da, eta, bertan, margolari arrakastatsu batek (Mads Mikkelsenek antzeztua), bere alabaren heriotzak eta emaztearen dibortzioak jota, bere bizitzari berriro ekitea ahalbidetuko dion ate misteriotsu bat aurkituko du.
Generoari buruzko irakurketa eta keinu ironiko askoren filma da, eta gure ekintzen ondorioek gure bizitzetan berebiziko garrantzia dutela dioen tesia gorpuzten du.
Film honekin FAS zineklubak Bilboko Fantasiazko Zinemaren FANT jaialdian parte hartzen du. Saioa Golem zinemetan izango da.
2062 SAIOA - 2011/5/3
DIE TÜR · Alemania · 2009 · 99 min.
Zuzendaritza: Anno Saul · Gidoia: Jan Bergerd · Argazkia: Bella Halben · Muntaketa: Andreas Radtke · Ekoizpena: Ralph Schwingel, Stefan Schubert, Christoph Müller / Wüste Filmproduktion, Senator Film Produktion · Aktoreak: Mads Mikkelsen, Jessica Schwarz, Heike Makatsch, Thomas Thieme, Nele Trebs