top of page
Image-empty-state.png

Die andere Heimat - Chronik einer Sehnsucht

Edgar Reitz, alemaniar zinema berriaren maisu dena, bere ametsetako filma amaitzeko lau urtez egon da eta lan honekin Alemaniako historiari buruzko ikusentzumenezko lan erraldoiari amaiera eman dio. “Die Andere Heimat”, 1840- 1844. urteen artean emandako garai historikoari buruzko pelikula da.


Edgar Reitz-ek prusiar garaian eman zen zapalketa, obskurantismoa eta behartasun gorria bikaintasunez adierazten ditu. Maisulan poetikoa, XIX. Mendean Hego Ameriketara eman zen emigrazioari buruzko erretratu paregabea da.


Zuri eta beltzean filmatua dago. Reitz-ek ez du aukeraketa hau egin garaiko dokumental errealista bat irudikatzeko, aukeraketa estetikoagatik baizik. Momento puntual batzuetan kolorea sartu du bere eszenaratze pertsonala adierazteko.

2240 SAIOA - 2016/3/15 

DIE ANDERE HEIMAT - CHRONIK EINER SEHNSUCHT · Alemania · 2013 · 225 min. 

Zuz.: Edgar Reitz · G.: Edgar Reitz eta Gert Heidenreich · Arg.: Gernot Roll · M.: Michael Riessler · Eko.: Edgar Reitz Filmproduktion GmbHa · Akt.: Jan Dieter Schneider, Antonia Bill, Maximilian Scheidt, Marita Breuer, Philine Lembeck

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page