
Des teufels bad
Fas & FANT 31 Saioa
Beldurrezko film psikologikoa: ez du ikaratzeko asmorik, egonezina transmititzekoa baizik. XVII. mendearen bigarren erdian Austria Garaian izandako suizidio kasuen gainekoa da, Kathy Stua ikerleak azterturiko gaia.
Baso sakonez inguraturiko herriak ageri dira. Muino baten kaskoan, emakume bat hil egin dute, eta denen aurrean jarri, haurtxo bat hil duelako. Hasiera gogor horren ondoren, filma baserritarren eguneroko bizia erakusten hasiko da, eta Agnesen istorioa kontatuko du, oso emakume erlijiosoa bera. Wolfekin ezkonduko da, emazte ona izateko prest. Haren gogoa da ume bat izatea, baina senarrak ez du harreman sexualik izan nahi, eta gero eta harrapatuagoa geldituko da bide ilun eta bakarti batean.
Depresio egoera baten ikuspen eder eta suntsigarria.
2561 SAIOA - 2025/05/06
Des teufels bad · Austria/Alemania · 2024 · 120 min
Zuz.: Veronika Franz, Severin Fiala · G.: Veronika Franz, Severin Fiala · Arg.: Martin Gschlacht · Mus.: Anja Plaschg · Akt Anja Plaschg, Maria Hofstätter, Natalija Baranova, Franziska Holzer, David Scheid