top of page
Image-empty-state.png

Das Testament des Dr. Mabuse

“Das Testament des Dr. Mabuse” zinegile alemaniarraren idearioa ondoen laburtzen duen filma da. Nazismoaren goren uneak eten zuen eta 25 urte geroago berrartu beharreko etapa baten puntu eta bereiza. Polizi-generoaren formatua hartu eta Langek, Mabusekin, 30 hamarkadako lehenengo urteetan Alemaniak bizi zuen ezinegonaren isla zehatza gauzatu zuen. Lang, duda barik, zinegile politikoa da, ez izatea posiblea al da?…


Iaiotasunez erabili du bai irudia bai soinua, pertsonaien ikerketa sakonetik aldendu eta ekintzaren psikologia nagusitzeko. Pertsonaiak horrela, ikuslearen modura, ustekabekoaren menpean geldituko dira. Zinemagile sortzaile inor bada Fritz Lang da eta ihes egiterik ez daukaten/ daukagun unibertso itxi bat eskainiko digu film honetan.

1793 SAIOA - 2004/10/05

Das Testament des Dr. Mabuse · Alemania · 1933 · 122 min

Zuz.: Fritz Lang · G.: Norbert Jacques (nobela), Fritz Lang, Thea von Harbou · Arg.: Karl Vash, Fritz Arno Wagner · Mun.: Lothar Wolff y Conrad von Molo · Mus.: Hans Erdmann · Akt.: Rudolf Klein-Rogge, Otto Wernicke, Oscar Beregi, Paul Bernd, Henry Bless

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia logo
Ayuntamiento Bilbao logo
bottom of page