top of page
Image-empty-state.png

Da-reun na-ra-e-seo

+Flb: SQUASH (F) ∙ Euskadi ∙ 2012 ∙ 6 min ∙ Zuz.: Jon Plazaola eta Javier Cirujeda


Gonb.: Jon Plazola, laburmetraiaren zuzendaria eta Oscar Belategui, kazetaria


Gurean nahiko ezezaguna den arren, filmografia luze eta interesgarria du Hong Sang-soo zuzendari hego korearrak. Da-reun na-ra-esuh hamahirugarren film luzea du, orain arte gehien hedatu dena: batetik, iazko Cannesko Zinemaldiko sail ofizialean estreinatu zutelako; bestetik, Isabelle Huppert aktore frantziar ezaguna protagonista duelako.


Giza harremanei buruzkoak dira Hong-en pelikulak, askotan kutsu intimistarekin. Horregatik, behin baino gehiagotan hainbat zinemagile frantziarrekin konparatu izan dute, bereziki, Eric Rohmerekin.


Hiru Anne agertuko dira filmean: lehena arrakasta handiko zinemagilea da; bigarrena, korear batekin harreman bat duen emakume ezkondua; eta hirugarrena dibortziatua dago, senarra korear batekin joan baitzen. Hiru pertsonaia horiek itsaso ondoan dagoen herrixka batetik pasatuko dira. Hirurak hondartzatik paseatuko dira, eta bertan dagoen soroslea ezagutuko dute. Hirurak hotelaren jabearen alabaren lagun egingo dira…

2146 SAIOA - 2013/10/08 

DA-REUN NA-RA-E-SEO ∙ Ego Korea ∙ 2012 ∙ 89 min. 

Zuz.: Hong Sang-soo ∙ G.: Hong Sang-soo ∙ Arg.: Ji Yoon-jeong eta Park Hong-yeol ∙ Mnt.: Hahm Seong-won ∙ M.: Jeong Yong-jin ∙ Eko.: Jeonwonsa Film Co. ∙ Akt.: Isabelle Huppert, Yoo Jun-sang, Moon So-ri, Yoon Yeo-jung, Moon Sung-geun

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page