Coronación
Zinemaegile txiletar honi gehien atsegin zaion iharduera, filmegintzan, gidoiaren prestakuntza eta gutien, ostera, filmaketa bera.
Bere laugarren honetan oso eroso ibili omen da, J. Donoso bera albotxoan edukiko balu bezala idatzi baitzuen istorio osoa.
Goi mailako gizarte txiletar ebakipena edo ikerketa zorrotza dugu aurrean non nahia nahikaria (edo nahikeria) bihur daitekeen; S. Caiozzi-ren ustetan gauzak ez dira gehiegi aldatu batzuren pentsamoldeetan eta hortaz Hegoameriketan , ez Txilen soilik, soberan dauzkate adibideak; horrexegaitik Donosoren nobelak zutik irauten duela gaur egun erakutsi nahi du filme honen bitartez.
J.C.G.U.
1720 SAIOA - 2002/05/07
Coronación · Txile · 2000 · 140 min
Zuz.: Silvio Caiozzi · G.: Silvio Caiozzi, José Donoso · Arg.: David Bravo · Mus.: Luis Advis · Akt.: María Cánepa, Julio Jung, Myriam Palacios, Gabriela Medina






