Converso
PreZINEBIrekin elkarlanean saioa
Bilbon estreinaldia
Emanaldia Campos antzokian (Cúpula aretoan) + Erlijio-musikako kontzertua ‘viola da gamba’rekin. Interpretatzailea: Elena Murguia (Euskadiko Orkestra Sinfonikoko biolinista)
Gonb.: David Arratibel, zuzendaria; David Aguilar, Pello Gutiérrez, Iñaki Sagastume, ekoizleak
Pelikula honetan honako gai hauek jorratzen dira: elizako organoa, familia, harmonia eta zerbait are zailagoa: fedea. Gutxi gorabehera oinarrizkoak diren kontzeptu horien bitartez, zerbait hain sakona nahiz kontaezina dena azaltzen ahaleginduko da: zuzendariaren arrebak bat-batean katolizismora bihurtuko dira, eta zinemagilea norberaren aldaketa horren mekanismoaren atzean zer dagoen ulertzen saiatuko da. Elkarrizketen dokumentalaren formatu klasikoa era burutsuan desmuntatuaz (gogoratu izenburuaren joko bikoitza, Converso hitza hitz egin aditzetik ere badator), zuzendaria aulki batean eseriko da, eta aulki hori besteen zein beraren aitorleku bilakatuko da, etxeko ispilua baino ez den ispiluaren aurrean galderak egitean. Familia-filma, bilaketa pertsonal eta guzti eta galdera zinematografiko garrantzitsuarekin: Izpiritu Santua gure etxean sartzen bada, hari buruzko pelikula egitea posible al da?
2296 SAIOA - 2017/11/7
CONVERSO ∙ Euskal Herria ∙ 2017 ∙ 61 min.
Zuz.: David Arratibel ∙ G.: David Arratibel · Arg.: David Aguilar · Mnt.: Zazpi T’erdi · M.: Raúl del Toro · Eko.: Zazpi T’erdi: Pello Gutiérrez / David Aguilar / David Arratibel / Filmotive: Iñaki Sagastume · Akt.: Raúl del Toro, María Arratibel, Pilar Aranburo, Paula Tellechea (Dokumentala)