top of page
Image-empty-state.png

Comédie de L’innocence

Txiletik ihes eginda, paristar bihurtu da aspaldi zuzendari hau. Bere hamargarren luzemetraia izanik, M. Bontempelli idazle italiarraren eleberri batean oinarritzen da filme hau, fantasiazko osagaiak mantenduz. Veneziako askenengo Mostran lehiaketarako aukeratua izan zen hain zuzen.


Filmatze era konplexu xamar izan ohi du, eta oraingoan irudimenari doinu kutsuak erantsi behar zaizkio. Kontatze era beti konplexua nahiz eta, itxuraz, kontatzen duena erraza ematen duen.


Aipagarria aktoreen kudeaketa eta, ondorioz, beraien adierazpenak une batzutan hieratismoaraino helduko dira, hor oso eroso Isabelle H. nola ez!


Oso seriozki egituratua (ez du onarten ustegabekorik), famili harremanak desmitifikatu nahi du eta horretarako maila narratiboa igon behar bada horixe egiten da eta kitto.

1707 SAIOA - 2002/02/12

“Comédie de L’innocence” · Frantzia · 2000 · 102 min

Zuz.: Raúl Ruiz · G.: Françoise Dumas, Raúl Ruiz, Massimo Bontempelliren eleberriaren arabera · Arg.: Jacques Bouquin · Mus.: Jorge Arriagada · Mun.: Mireille Hannon · Akt.: Isabelle Huppert (Ariane), Jeanne Balibar (Isabella), Charles Berling (Serge), Nils Hugon (Camille), Edith Scob

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia logo
Ayuntamiento Bilbao logo
bottom of page