Colorado Territory
Raoul Walsh western filme motaren egile klasikoa dugu. Gaurko honetan dasta ditzakegu generoaren ezaugarriak: poesia dirdiratsua, erromantizismo goibeltsua, eskena toki mamutsuak, patu tragikoa bizitzari dagokionez, narrazio era arin-arina…
R. Walsh oso eroso mugitzen da western filmeetan, baita zinema beltzean zein abenturetan, gaurko honetan are gehiago bai kutsu liriko hori bai abstraktotasuna nabaritzen zaio, bere heldutasuna erakutsiz.
Esaldi batez: filmeak duen suspenseak harrapatuko gaitu amaiera arte.
1672 SAIOA - 2001/02/20
“Colorado Territory” · EAB · 1949 · 94 min
Zuz: Raoul Walsh · G: John Twist, Edmund H. North · Arg: Sid Hickox · Mus: David Buttolph · Mun: Owen Marks · Akt.: Joel McCrea (Wes McQueen) · Virginia Mayo (Colorado Carson) · Dorothy Malone (Julie Ann Winslow) · Henry Hull (Winslow) · John Archer (Reno Blake)






