Image-empty-state.png

China Blue

“China Blue”, ezkutuan eta baldintza txarretan errodatua, Txinako blue jeanak egiteko lantegi baten barruko bizitzari buruzko dokumental zehatz eta erdiragarria, Europako eta Ameriketako multinazioanalak hornitzen dituena, azken buruan, praka ospetsu hauen jatorriari buruz askok nahi izango luketen baino gehiago jakinarazten digu.


Zuzendariak Jasminen begien bitartez kontatzen du istorioa, baserriko jatorria duen 16 urteko nerabe bat, zeinek miseria gorritik ihes eginda,aspaldiko polizia zen Lam jaunaren lantegian lan egiten bukatzen duen. Enpresa hierarkiaren maila ezberdinak erakusten ditu, dokumentalak agerian uzten ditu bidegabekeriak eta mundo globalizatu baten arazo korapilatsuak.

2027 SAIOA - 2010/5/27 

CHINA BLUE · USA · 2005 · 86 min. 

Zuzendaritza: Micha X. Peled · Argazkia: Micha X. Peled · Muntaketa: Manuel Tsingaris · Eko.: Teddy Bear Films Inc. eta ITVS.