Image-empty-state.png

Camila saldrá esta noche

+ IX. KORTeN! saria 2022. (zuzendariarekin)


Gonb.: Kristina Zorita (kazetaria)


Camila, nerabezaro betean dagoen gaztetxo bat da, Buenos Airesera joaten dena bizitzera amona gaixo duela eta. Bigarren Hezkuntzako eskola publiko eta liberala utzi, eta instituzio pribatu tradizional batera aldatuko da.


Borrokalaria eta ideiak garbi dituena da; hala, osotasun fisiko eta morala zaindu beharko du neskatoen eskubideak zapalduta dauden giro batean.


Olatu Berdearen mugimenduak Argentinan eramandako borrokaren emaitza da filma, mugimendu feminista bat, abortoaren alde dagoena eta asmoa duena herrialdeko gizartearen eskema matxistak haustea.


Ines Maria Barrionuevok portaerak erakutsiko dizkigu batik bat, eta, horregatik, isiltasuna darabil maiztasunez. Ezin hobeto zuzentzen ditu egunerokoan ederki moldatzen diren eta familia burges batekoak diren pertsonaiak, zeinak naturaltasuna eta errealismoa barreiatzen baitute.


Obra honek lagunduko digu bihar munduaren lidergoa hartuko duten emakumeen mentalitatea ulertzen.

2475 SAIOA - 2022/12/20

CAMILA SALDRÁ ESTA NOCHE · Argentina · 2021 · 103 min

Zuz.: Inés María Barrionuevo · G.: Inés María Barrionuevo, Andrés Aloi · Mus.: Diego Ulises Cano, Juan Ignacio Espinosa, Joaquín Sánchez · Arg.: Constanza Sandoval · Akt.: Nina Dziembrowski, Maite Valero, Adriana Ferrer, Carolina Rojas, Federico Sack, Guillermo Pfening