top of page
Image-empty-state.png

Belle Dormant

Gonb.: Ado Arrieta (zinegilea)


Ado Arriettak (Adolfo Arrieta) aurrera pauso handia emango du Grimm anaien bertsio ausarta honekin. Bertan nahastuko ditu egunerokoa eta fantasia edozein generotik urrunduz. Printze eta printzesak gaur egun, egon badaudela nahiz eta harrigarria izan. Betiko ipuinen osagarriak erabiliko ditu, abentura, umore ironikoa, erromantizismoa, garai modernoetara eramanaz. Ohiko narratiba erabiliko du, gaurko bizimoduari begiratuta, inozoa gerta dakiokena. Maitagarriak, aingeruak beti topatuko ditugu Arrietaren mundu magikoan, eta oraingoan ez da gutxienezkoa izango. Aktoreen lan burutsu eta bikainari esker ipuin ezagun honetan gu murgiltzea lortuko du, ustekabean harrapatuz. 


Adierazkortasuna eta horren eza elkartuko dira aktoreen lanean filmari zentzua emateko. Beraz, ibil gaitezen erlaxaturik Arrietaren proposamenaren bidetik, XXI. mendeko ipuin bitxi honen arkitektura ezagutzeko. Lan aparta!

2312 SAIOA - 2018/3/13 

BELLE DORMANT · Frantzia · 2016 · 82 min. 

Zuz.: Adolpho Arrietta · Arg.: Thomas Favel · M.: Benjamin Esdraffo eta Ronan Martin · Eko.: Paraíso Productions / Pomme Hurlante Films · Akt.: Niels Schneider, Agathe Bonitzer, Mathieu Amalric, Serge Bozon, Ingrid Caven

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page