top of page
Image-empty-state.png

As mil e uma noites: Vo. 3, O Encantado

2300 Saio berezia


Aurkezpena: Manu Paja, Fas Zineklubeko bazkide eta presidenteorde ohia


Bere ibilbide partikularra jarraitzen du Miguel Gomes-ek “1001 gau” horietatik, troikak (CE+BCE+FMI) ezarritako arauek Portugalen sortutako egoera ekonomikoaren inguruko mila eta bat historia. Egoera berri batera garraiatzen gaitu, agian Sherezaderen (ikaragarria Crista Alfaiate, aurreko ataletan punka izan zena –1.atala– eta gerora jenio –2.atala–) edertasunarengatik liluratuta; atzean uzten dugu “egongaitz” eta “atsekabetua”. Gomesek olibondoa astintzen jarraitzen du, erortzen den oliba bakoitza ipuin bat izango da, espresio dirdiratsu bat, zeinek filmari adi bi orduz liluratuta edukiko gaituen erritmo desberdinak ezarriz (emaitza desberdinekin gustuen arabera). Beste behin ere animali-mundua ageri da, oraingoa kanarioekin (lehen oilarra izan zen, gero ”behia”). Beste 4-5 ordutan lagundu gaituen off-ahotsa baztertzen du efektu desberdin bat sortuz. Inguratzen gaituen eremuaz hausnartzera bideratzen gaituen etengabeko pausu irmo eta surrealista; airea, kafea, auzokideak, hipoteka, lana, langabezia… istorioak sortzeko osagai guztiak sei ordu luze hauei amaira emateko (liluratuta gelditu ginen).

2300 SAIOA - 2017/12/5 

AS MIL E UMA NOITES: VOL. 3, O ENCANTADO ∙ Portugal ∙ 2015 ∙ 125 min. 

Zuz.: Miguel Gomes ∙ G.: Telmo Churro / Miguel Gomes / Mariana Ricardo · Arg.: Sayombhu Mukdeeprom · Mnt.: Telmo Churro / Miguel Gomes / Pedro Filipe Marques · Eko.: O Som e a Fúria / Komplizen Film · Akt.: Crista Alfaiate, Américo Silva, Amar Bounachada, Carloto Cotta, Lionel Franc

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page