top of page
Image-empty-state.png

As mil e uma noites: Vo. 2, o desolado

Gonb.: Ander Parody, zinema zuzendaria eta EiTBko errealizadorea


O desolado, “As mil e uma noites” filmaren bigarren zatia da. Nahiz eta Gomes-en antzinako desioa izan, jatorrizko ipuin arabiarretatik urrun geratzen dira izen bereko istorio hauek. 


Hasieran proiektu eramangaitza zirudien arren, Miguel Gomesek (Lisboa, 1972) sei ordutako ZINEMA sortzen du, jende arruntaren gora-beherak irudimen handiz adierazita. Bere lurraldearen krisia azaltzeko modu berezia dugu hau, “sozial generoan” erori gabe, Bruno Dumont-ek demostratu zuen bezala P’tit Quinquin (2014) filmean. Dramatismoz eta surrealismoz filmatutako kontakizunak lurralde baten aniztasuna azalduko du, ikuslea hipnotizatua utzirik. Bere bilakaera bikaina Fas zineklubean ezagutzen dugu, Tabu (2012) film aparta, 2013an eman genuen eta. Miguel Gomes egungo zuzendari berrienen artean interesgarrienetako batean bihurtu da, Europako zinemagintza dekadentean. Lehenengo zatian “O inquieto” barrokoa izan bazen, oraingoan zorrotza izango da, krisialdian murgildutako portuges taldea pelikularen protagonistan bilakatuz.


Bi premisa garrantzitsu pelikula hau ikusteko: lehenengoa, hiru zati direnez, egun desberdinetan ikusi behar dira. Eta bigarrena, Gomesek dio “gustatuko litzaidake nire pelikulak ahal den eta jende gehienak ikustea”. Ez dago aitzakiarik, zatoz ikustera!

2281 SAIOA - 2017/5/2 

AS MIL E UMA NOITES: VOL. 2, O DESOLADO ∙ Portugal ∙ 2015 ∙ 131 min. 

Zuz.: Miguel Gomes ∙ G.: Telmo Churro / Miguel Gomes / Mariana Ricardo · Arg.: Sayombhu Mukdeeprom · Mnt.: Telmo Churro / Miguel Gomes / Pedro Filipe Marques · Eko.: O Som e a Fúria / Komplizen Film · Akt.: Crista Alfaiate · João Pedro Bénard · Isabel Muñoz Cardoso · Carloto Cotta · Adriano Luz · Margarida Carpinteiro

bottom of page