top of page
Image-empty-state.png

Après les camps, la vie

Saio berezia Institut Français eta Cultura a Mano erakundeekin lankidetzan


Gonb.: Virginie Linhart, zuzendaria / Luisa Etxenike, idazlea


Virginie  Linhart, idazle eta dokumentalen zuzendari frantziarrak, lehen aldiz aurkeztuko du Fas zineklubean, Bilbon, La vie après (La vida después «Seuil», 2012) bere liburuaren egokitzapena.


Dokumental honek nazien sarraski-eremuetatik bizirik atera ziren juduak 1945ean Frantziara itzuli zirela gogorarazten du. Barneratzean nerabe zirenek 65 urte dituzte genozidioaren ondorengo bizitza berreraikitzeko prozesuan: eremuetatik irtetea, Frantziara itzultzea, zailtasunak, lehen lana, maitasun-bizitza, deportatuen eta barneratu politikoen estatutuaren sorrera, errebisionismoa eta memoria-lana...


Filmean, deportatu ohien testigantzak tartekatzen dira, hala nola Simone Veil, Marceline Loridan-Ivens eta artxibo pertsonaletako iruzkin eta irudiak.

2141 SAIOA - 2013/6/7 

APRÈS LES CAMPS, LA VIE · Frantzia ∙ 2010 ∙ 75 min. 

Zuz.: Virginie Linhart ∙ G.: Virginie Linhart · Investigaciones y documentación Claire Perrier de la Bâthie ∙ Consejera histórica Annette Wieviorka ∙ Eko.: Cinétévé / Ina / France Télévisions

bottom of page