top of page
Image-empty-state.png

Après L'oceán

ZINEBI eta Bilboko Institut Français-ekin elkarlanean emanaldia


Bilbon estreinaldia


Gonb.: Eliane de Latour, zuzendaria


Zinemagintza afrikarraren sorreratik asko izan dira emigrazioaren eta jaioterrirako itzuleraren inguruko ipuin eta kontakizunak bildu dituzten zinemagileak, eta horietako askok, gainera, Mendebalde aberats eta seduzitzaile baten irudikeriari begirada kritikoak zuzendu dizkiote. De Latourrek, horren aurrean, erregistro mitikoa aukeratzen du pelikula honetan. 


Otho eta Shad Boli-Kostaren Abiyan-eko Europara heldu nahi duten bi lagunak dira, baina haien bideak laster banatuko ditu. Bietako batek bere bidaia gorabeheratsuari ekingo dio, Mendebalde Europan zehar oztopoak gaindituz, eta besteak, burua makurtuta Afrikara itzuli beharko du, balentria berriro saiatzera behartuko duen patu bakarrarekin “gerlari” desondratu bihurtua.

2153 SAIOA - 2013/11/19 

APRÈS L'OCÉAN ∙ Boli Kosta/Frantzia/R.U. ∙ 2008 ∙ 108 min. 

Zuz.: Éliane de Latour ∙ G.: Éliane de Latour ∙ Arg.: Renaud Chassaing ∙ Mnt.: Nelly Quettier / Yves Dechamps / Catherine Gouz ∙ M.: Alexi Pecharman eta Eric Thomas ∙ Eko.: ARTE France Cinéma / République de Côte d'Ivoire / CNRS Images · Akt.: Fraser James, Marie-Josée Croze, Djédjé Apali

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia logo
Ayuntamiento Bilbao logo
bottom of page