
Anoche conquisté Tebas
Gonb.: Gabriel Azorín
Film hau osorik dago Bandeko erromatar termetan egina, Galizian, eta zuzendariaren opera prima da.
Neguko arratsalde hotz batez, Antonio eta Jota frontetik itzuliko dira beste lagun batzuekin batera, eta termak bilatuko dituzte, azken gudaldiaren gaineko txantxak egiten eta oroitzapenak berritzen dituzten bitartean. Termak denbora askoan egon dira urtegi baten hondoan ezkutatuta, eta, orain azaldu direla, adin guztietako jendea joaten da eguna pasatzera.
Mutilak berriketan dabiltza, eta beren sentimendu eta beldurrak kontatuko dizkiote elkarri gau horretan. Badirudi urak eragina izan duela haien aldartean; ausardia eman die inoiz kontatu gabeko gauzak kontatzeko. Termak jendea erlazionatzeko agertoki modukoak dira; batzuk orainaldian daude, beste batzuk iraganean eta beste batzuk biak bat egiten diren aldi batean.
2608 SAIOA - 2026/11/24
Anoche conquisté Tebas · Espainia/Portugal, · 2025 · 107 min
Zuz. Gabriel Azorín · G. Gabriel Azorín, Celso Giménez · Arg.: Giuseppe Truppi · Mun.: Ariadna Ribas · Akt.: Santiago Mateus, António Gouveia, Oussama Asfaraah, Pavle Čemerikić


