Amama
Gonb.: Asier Altuna, zuzendaria
“Amama” (2015) izugarrizko indar lirikoa duen film horietako bat da, bere narrazio zainduagatik ikusleari zeozer eragiten diona. Ez da lehenengo aldia Asier Altuna (Bergara 1969) gure zineklubara hurbildu dela hainbat laburmetraia eta film aurkeztera (“Bertsolari”, “Artalde”, “Zela Trovke”, “Soroa”...). Saio honetan famili istorio bat eskainiko digu. Tradizio eta modernitate, guraso eta seme-alabak eta baserria eta hiriaren arteko tentsioak plazarazten ditu narrazio poetiko eta elementu estetiko bikainen bitartez. Nahiz eta oso bertakoa dirudi, agertzen diren gaiak eta harreman arazoak unibertsalak dira. Hitz gutxiko filma izan arren ikusleari emozioren bat mogituko dio segur aski.
Aktoreen lana bikaina da. Kandido Uranga, Klara Badiola, Ander Lipus eta Nagore Aramburu aspaldi ezagunak ditugu gure pantailetan. Eta horiekin batera topatuko ditugu antzezle gazte apartak Manu Uranga eta Iraia Elias besteak beste. Azken hau Goya sarietarako izendatua izan zen Amaiaren azalean ipintzeagatik. Eta hortxe dago “amama” (Amparo Badiola), jezarrita, ixilik...
* Asier Altuna zuzendariari buruzko informazio gehiago: 2013ko hirugarren hiruhilekoaren Fas zineklubaren programan eta gure web orrian: Asier Altuna.
2242 SAIOA - 2016/4/5
AMAMA ∙ Euskadi ∙ 2015 ∙ 103 min.
Zuz.: Asier Altuna ∙ G.: Asier Altuna (Telmo Esnal / Michel Gaztanbide, col) ∙ Arg.: Javier Agirre ∙ Mnt.: Laurent Dufreche ∙ M.: Javi P3z / Mursego ∙ Eko.: Txintxua Films ∙ Akt.: Iraia Elias, Kandido Uranga, Klara Badiola, Ander Lipus, Nagore Aranburu, Amparo Badiola