Image-empty-state.png

Alphaville

Emanaldi Berezia ∙ ‘Lifeforce: minuto a minuto’ liburuaren aurkezpena.


Gonb.: Jorge Núñez eta Marc Urquijo


Beste planeta batean dagoen Alphaville hiri futuristara iritsiko da Ivan Johnson kazetaria, Von Braun irakaslearen arrastoari jarraituz. Bere aurretik etorri diren bi agenteak, Dick Tracy eta Flash Gordon, hilda daude. Von Braun, ezizenez Nosferatu deitzen diotena da Alpha 60 makinaren sortzailea; hau da, hiriko biztanleen adimena maneiatzen duen makina.


Jean-Luc Godard (Paris, 1930eko abenduaren 3a) frantziar-suitzar zinema zuzendari, gidoigile, ekoizle eta kritikaria da. Nouvelle Vagueko kide garrantzitsuenetako bat izan zen. Godarden lehen filma, A bout de souffle (1959), izan zen arrakastatsuena, berrikuntza handiak ekarri baitzituen. Handik aurrera: Les carabiniers (1963), Une femme mariée (1964), Pierrot, le fou (1965), Masculin féminin (1966), Made in USA  (1966), La chinoise (1967), Le Gai Savoir(1969), Tout va bien (1972), Prénom: Carmen (1983), Je vous salue, Marie (1984), Histoire(s) du cinèma (1988-1998), Nouvelle vague (1990), Hélas pour moi (1993), For Ever Mozart (1996), Allemagne année 90 neuf zéro (1997), Éloge de l'amour (2001), Liberté et patrie (2002), Notre musique (2004) edo Film Socialisme (2010).

2159 SAIOA - 2014/1/14 

ALPHAVILLE, UNE ÉTRANGE AVENTURE DE LEMMY CAUTION ∙ Frantzia ∙ 1965 ∙ 99 min. 

Zuz.: Jean-Luc Godard ∙ G.: Jean-Luc Godard ∙ Arg.: Raoul Coutard ∙ M.: Paul Misraki ∙ Prd.: Athos Films / Chaumiane / Filmstudio ∙ Akt.: Eddie Constantine, Anna Karina, Akim Tamiroff, Valérie Boisgel, Christa Lang, Jean-Pierre Léaud