Image-empty-state.png

Akibiyori

Fas-en 60. urteurrena ospatuz, Tokio monogatari / Tokioko ipuinak (1953) ikusi genituen, eta Ozu 'maisuarengana' itzultzeko beharra sentitu genuen, zinemak sortzen duen plazerrik handienetako bat. Oraingo honetan, Akiko alargunaren (Setsuko Hara) eta bere alaba Ayakoren (Yôko Tsukasa) gorabeheretara garamatza argumentuak, senarra hil ondoren. Desenkusa bat grinak erakusteko, beti forma eusteak, baina barrenean zurrunbiloan. Bikaintasuna enkoadraketan eta batez ere begietan zentratzen den kamera horretan, pertsonaiak eserita. Irudiaren bidez transmititutako edertasuna eta fintasuna, xehetasun bakoitza zainduz.


Ozuk honako hau aipatu zuen: 'Jendeak gauzarik sinpleenak zailtzen ditu. Bizitza, itxuraz konplexua, bat-batean sinple bihurtzen da'. Muineraino zorrotz, orduak ematen zituen sekuentzia bakoitzean eta gidoian parte hartzen zuen (ez zuen hitz bat aldatzeko aukerarik ematen).

2412 SAIOA - 09 / 02 / 2021
Akibiyori - Japón - 1960 - 123 m.
Zuz.: Yasujirö Ozu - G.: Kogo Noda, Yasujirö Ozu (Ton Satomi) - Arg.: Yuuharu Atsuta
Akt.: Setsuko Hara, Yôko Tsukasa, Shin Saburi, Nobuo Nakamura, Ryuji Kita, Mariko Okada, Keiji Sada, Chishu Ryu, Miyuki Kuwano, Kuniko Miyake