Image-empty-state.png

Ah-ga-ssi (The Handmaiden)

Gonb.: Eugenio Puerto, FANT Zinemaldiaren programazioko zuzendaria


Mirabea, Park Chan-wook-en maisulan berria da. Sitges Zinemaldiaren Publiko saria jaso zuen azken edizioan. Sara Waters-en “Falsa identidad” eleberrian oinarritutako thriller erotiko eta garaikoa da.


Hegokorear zuzendariak istorioa 1930eko Koreara egokituko du, japoniarren menpe zegoeneko garaiara. Giro honetan Sookee gaztea dugu, Hideko emakume japoniar gazte batengandik neskame gisa kontratatua izango dena. Azken hau luxuzko etxe handi batean bizi da bere osaba bibliofiloarekin. Berehala Sookee gazteak topatuko du Hideko aristokrata depresiboa, sekretu pisutsua gordetzen duena… Bikain girotua dagoen filma da. Dekorazio ikaragarriak erabiliko ditu garaia maisuki deskribatzeko. Pelikula honekin Park Chan-wook-ek utziko ditu aintzina egindako film bortitzak eta intriga psikologikoan murgilduko gaitu pertsonaien eta ikusleen artean sortzen duen harreman bereziarekin.

2276 SAIOA - 2017/3/28
AH-GA-SSI ∙ Hego Korea ∙ 2016 ∙ 145 min.
Zuz.: Park Chan-wook ∙ G.: Chung Seo-kyung eta Park Chan-wook, Sarah Waters-en eleberrian oinarrituta · Arg.: Chung Chung-hoon · Mnt.: Sang-Bum / Kim Jae-Bum · M.: Cho Young-wuk · Eko.: Park Chanwook / Syd Lim · Akt.: Kim Min-hee, Jo Jin-woong, Ha Jung-woo, Kim Tae-ri