top of page
Image-empty-state.png

Aftersun

2023 Ohiko Batzar Ookorra


Sophiek gogoeta egiten du aitarekin egindako oporraldi batek eragiten dizkion poz eta malenkonien gainean; Turkia argitsu batean izan zen, 11 urte zituenean. Oroitzapen horiek oso garrantzitsuak dira harentzat; hala, harturiko bideoen grabazioak ikustea erabakitzen du, eta, irudi eta oroitzapen zatien bidez, ezaguturiko aita haren atzean dagoen gizona berreraikitzen saiatzen da.


Bideoetan, aita beti dago eremutik kanpo; egia izan ote zen galdetuko dio bere buruari. Eta ikusleak bere egiten du bilaketaren sentipena, zeren eta beti nahasten baitira egiatan gertatu zena eta aldi hartaz dituen oroitzapenak.


Aholku trukea, naturaltasunez igarotzen diren intimitate partekatuak, kontrastea egiten dutenak oporraldietan nagusi den giro alai behartuarekin.

2485 SAIOA - 2023/03/14

Aftersun · EB/AEB · 2022 · 98 min

Zuz.: Charlotte Wells · G.: Charlotte Wells · Arg.: Gregory Oke · Mus.: Oliver Coates · Akt.: Paul Mescal, Francesca Corio, Celia Rowlson-Hall, Kayleigh Coleman, Sally Messham, Harry Perdios, Ethan Smith

bottom of page