top of page
Image-empty-state.png

A hora da estrela

+ XI. KORTeN! Saria 2024: Hado, Rubi Rock


Gonb.: María Corral, Rubi Rock


Zuzendariaren opera prima, La hora de la estrella (1985), Brasilgo zinemako klasiko bat da.Gidoia Clarice Lispector idazlearen izenburu bereko eleberriaren egokitzapena da.


Macabearen istorioa kontatzen du. Macabea herrialdearen iparraldeko etorkin ia analfabetoa da, eta Sao Paulora joan da mekanografo. Pentsio ziztrin batean bizi da. 


Olimpico ezagutu du, iparraldetik datorren metalurgia langilea eta harekin harremana hasi du. Hark, ordea, bere lankide batengatik utzi du.


Eguneroko bizitzako bakardadeari buruzko elkarrizketa gutxiko filma.


Marcelia Cartaxoren interpretazioak Zilarrezko Hartza jaso zuen Berlingo Zinemaldian, berarentzat ere lehen lan zinematografikoa izanik. Atzerriko film onenaren Oscar sarira aurkeztu zen, baina ez zuen lortu; Brasiliako Zinemaldiko garaile nagusia izan zen, ordea.

2544 SAIOA - 2024/12/17

A hora da estrela · Brasil · 1985 · 96 min

Zuz.: Suzana Amaral · G.: Suzana Amaral, Alfredo Oroz [Nob: Claric Lispector] · Arg.: Edgar Moura · Mus.: Marcus Vinicius · Akt.: Marcelia Cartaxo, José Dumont, Tamara Taxman

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia logo
Ayuntamiento Bilbao logo
bottom of page