27 Missing Kisses
Emakume georgiarra dugu zuzendari, bere hirugarren luzemetraian, bere gizona gidoilaria izanik.
Errusiar herrixka batean, udako giroa (Kaukaso aldean), pertsonai odolezko zalapartariak edota xarmantasunez beteriko erdi eroak direnak ere badaude filme honetan.
Hemen umorea, errealismo magikoa kusturika erara, amodioaren gainean gizakion gorabeherak, ohiturazko irudiak… betiko gizartetxo dugu aurrean.
Hemen drama, komedia eta fartsa nahasten dira eten gabe eta nola ez! pertsonai batzuen istoritxoak, donostiar edota bilbainoen arteko txisteekin gertatzen den moduan, trukagarriak.
Erabat entretenigarria, benetan donotsuet!
J.C.G.U.
1713 SAIOA - 2002/04/09
27 Missing Kisses · Georgia/BH/Frantzia/Alemania · 2000 · 98 min
Zuz.: Nana Djordjadze · G.: Nana Djordjadze y Irakli Kvirikadze · Arg.: Phedon Papamichael · Mus.: Goran Bregovic · Int.: Nino Kukhanidze, Yevgeni Sidikhin, Shalva Iashvili, Pierre Richard






