top of page
Image-empty-state.png

Sonia Estévez Fernández

Zinema ekoizle eta zuzendaria

(Vitoria-Gasteiz. 1978)


Zuzendaria, ekoizlea, maketagilea eta stop motion animatzailea. 2018ko azaroan, hasiera batean kooperatiba gisa, sortu zuen Tik Tak Film Studio (stop motion animazio eta efektu bisualetan espezializatutako ikus-entzunezko ekoiztetxe independentea, ekimen soziala). Stop motion animazioan trebatu zen 9zeros Animazio Eskolan (Bartzelona) eta Cifo-n (Hospitalet), ekoizpen exekutiboan ere Media Training aholkularitzan (Madril), eta Stop Motion I eta II ikastaroak egin ditu Aardman Academy-n (Bristol, Erresuma Batua).


Arte Digitalaren eta Ikus-entzunezko Proiektuen ikastaroak egin Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan. Bere hasierako prestakuntza Ingurugiro Teknikaria (LHI Murguia. 1997) eta Ingurumen Kimikako Espezialista (LHI Jesús Obrero, Gasteiz. 2004) da, beraz, bere lanean ikus-entzunezko ekoizpena eta iraunkortasuna uztartzen ditu. Stop motion animazioa erabiltzen du gizarte-arazoak ikusgai jartzeko baliabide gisa. Amonita muskaria (2011), Hoy es sólo para tí(2014) eta Abiadura (2015) 2016an Fas zineklubean proiektatu zena, film laburrak zuzendu eta ekoitzi ditu,. Animazio teknika honetan iragarki komertzialak ere egin ditu.


2022an Txotxongiloa egiten du (Fasen 2022n ere proiektatua), eta ondoren Malkoak (2023), aldi berean, adin guztientzako animazio ikastaroak eta tailerrak emanez. Plazer bat (2024) da bere azken lana, eta gaur egun proiektu berri bat garatzen ari da.


Fasera bisitak:

2545 Saioa     2025/01/07   Dispararon al pianista / Plazer bat (flb)

2510 Saioa     2023/12/19   Anhell 69 / X. KORTeN! Saria "El cometa"; Premio especial "Txotxongiloa"

2476 Saioa     2023/1/10   Ramona / Txotxongiloa (flb)

2245 Saioa     2016/04/26   Abiadura (flb) IV. Aitzol Aramaio saioa

Oinarrizko filmegintza: Malkoak (flb. 2023) · Txotxongiloa (flb. 2022) · Abiadura (flb. 2015) · Hoy es sólo para ti (flb. 2014-2012) · Amonita muskaria (flb. 2011)

bottom of page