Sara Mauleón Carbayo
Ikus-entzunezko ekoizlea eta zuzendaria
(Vitoria-Gasteiz)
MAULEON Sormen Agentziaren sortzailea (2024ko martxoa), Sara serieko ekintzailea da, Marketinean eta Komunikazioan espezializatua. Hainbat enpresa, marka eta artistekin lan egiten ditu, komunikazio proiektu berritzaile eta anitzak garatuz. Aurretik (2013) Shyncrica(Ikus-entzunezko ekoizpen eta publizitate agentzia) sortu zuen.
Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua (EHU/UPV. 2017), 2019an Ekintzailetza eta Enpresa Kudeaketako MBAe3 (EHU/UPV) Masterrarekin osatu zituen ikasketak.
Garbiñe Ortegarekin ‘ez-fikziozko’ ikastaro bat egin zuen, eta 2013an 61.Donostia-Nazioarteko Zinemaldian (SSIFF) parte hartu zuen epaimahai gazte gisa, non zinemarekiko zaletasuna ezagutu zuen. Aldi berean, Delenda Est musika taldean parte hartzen du (gitarra eta ahotsa). 2015ean about://thenew Webseriea ekoitzi zuen, hainbat jaialditarako hautatua.
2016an Entre dos mundos dokumentala zuzendu zuen, Cine Invisible-Film Sozialak-en (Bilbo) hautatua. Eta pandemiaren urtean, 2020, estreinatu zen Begirada (10 zatiko film kolektiboa, zinemagile gazteek egina), non Muga film laburra zuzendu zuen (2023an Fasen proiektatua). Urte horretan bertan (H)emen-eko gobernu batzordean sartu zen, ikus-entzunezkoen sektorean emakumeen lana ikusgai jarri nahi duen Elkartea. DieSeriale Alemaniako serie digitalen jaialdian ere parte hartu du epaimahai gisa.
Fasera bisitak:
2507 Saioa 2023/11/28 Las chicas están bien
2489 Saioa 2023/04/18 La sangre / Muga (flb)
2478 Saioa 2023/1/24 Les Olympiades
Filmegintza: Muga (flb. 2020 [Begirada-ren zatia]), Entre dos mundos (flb. 2016), about://thenew (websaila. 2013-2015)