top of page
Image-empty-state.png

Samuel Martín Mateos

Director cultura TVE

(Ordizia, Gipuzkoa. 1960)


Informazio Zientzien Irudia adarrean lizentziatua. Telebistarekin izan duen harremana zinemaren eskutik joan da beti, eta RTVEk parte hartutako zinemaren sustapenaren arduraduna izan da.


1987tik 1989ra Sustapenen Errealizazio eta Diseinu saileko burua izan zen. 85 eta 87 urteen artean "El dominical" saiorako erreportajeak egin zituen; 1983 eta 1985 urteen artean errealizazio-laguntzailea eta Telediarioen errealizadore laguntzailea izan zen. RTVErekin 1982an hasi zen "Secuencias del mundo" programan errealizazio-laguntzaile gisa. 1989 eta 1991 urteen artean, TVEko Informazio Zerbitzuen diseinuburu izan zen, eta hauteskunde berezi batzuen informazioaren eta datuen diseinu grafikoa koordinatu zuen. Kargu horrekin batera, Telediarios, El Tiempo eta "Sábado Revista" eta "Domingo Revista" saioak egin zituen.


1994an "¿Y quién es él?" talk showaren errealizadore eta zuzendari-ondokoa izan zen; 1991 eta 1994 bitartean "Días de cine" ren errealizazioaz arduratu zen; eta 1991n "Mira-2" elkarrizketa programan errealizadore izan zen. "Cartelera" (2001ean zinemari eskainitako tarterik onenaren urrezko TP saria) eta "Cartelera TVE" (1994-2007) saioen zuzendari-errealizadorea izan zen, eta 1997 eta 1998 urteetan "Gente" magazinaren noizbehinkako zuzendari eta aurkezle izan zen.


TVEko Kultura zuzendaria (2007-2008), TVEko Canal Cultura-ko zuzendari ondokoa (2008-2010), La 2-ko produkzio zuzendaria (2010-2011), TVEko Kultura eta Gizarte arloko zuzendaria (2011-2016).


RTVEn egindako lana eta zinemaren sektorean egindako ibilbidea uztartu ditu. Malagako Zinemaldiko Sail Ofizialean hautatutako "Agallas" (2009) filmaren zuzendarikidea ere bada, nazioarteko beste lehiaketa batzuez gain, eta baita Goya sarietarako hautagaia ere.

Filmegintza: Agallas (2009).

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page