top of page
Image-empty-state.png

Pedro Aguilera

Zinemagilea

(Donostia, 1977), Madrilgo Complutensean Arte Ederretan lizentziatu ondoren, story-boarden marrazkilari gisa aritu zen hainbat publizitate-agentzietarako. Zine arloan espainiar pelikula batzuren zuzendaritza-laguntzaile moduan sartu zen. San Antonio de los Bañosko (Kuba) Eskolan Dokumentalen errealizazio eta Gidoilaritza tailerrak egin zituen. Film labur dezente zuzendu ostean, Mexikon Carlos Reygadasen zuzendari laguntzaile izan da “Batalla en el cielo” lanean eta Amat Escalanteren “Sangre” filman. “La influencia” (2007) da bere lehen film luzea; eta pasa den urtean “Naufragio”, bere bigarren filma, aurkeztu zuen.


Fasera bisitak:

2309 Saioa     2018/02/20   Demonios tus ojos

Oinarrizko filmegintza: La crisis (2019) ∙ Demonios tus ojos (2017) ∙ Naufragio (2010) ∙ La influencia (2007)

bottom of page