Image-empty-state.png

Pablo Berger

Zinema zuzendaria

Pablo Berger (Bilbo, 1963). Bere lehenengo film laburrak, Mama (1988), sari ugari irabazi zituen. 1990ean New York Universityko Tisch School of the Arts delakoan zinema zuzendaritza master bat egiteko beka eman zioten, eta han, Truth and Beauty film laburra zuzendu zuen, Emmy sarietarako izendatu zutena. Espainiara itzuli zenean Torremolinos 73 (2003) izan zen egin zuen lehenengo filma, eta zinema-aretoetan izugarrizko arrakasta izateaz gain, sari ugari irabazi zituen Malagako, Toulouseko, Palm Springseko, Miamiko eta beste leku batzuetako zinemajaialdietan, baita Goya sarietarako lau izendapen ere. Blancanieves bere bigarren film luzea da eta pelikula honekin Zinemaldiko Urrezko Maskorra eta Goya Sari asko irabazi zituen Pablok. Bere gaztaroan, Pablo Berger Fas zineklubeko ikuslea izan ohi zen.

Oinarrizko filmegintza: Abracadabra (2017) • Blancanieves (2012) • Torremolinos 73 (2003) • Truth and Beauty (1990,Flb) • Mama (1988,Flb)