top of page
Image-empty-state.png

Maren González Zubeldia

Gidoilaria, zuzendaria, zuzendari laguntzailea

(Donostia. 1995)


Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua (Mondragon Unibertsitatea, eta Uruguaiko ORT Unibertsitatea [2015-2016]), Uruguain egon zen bitartean, euskal diasporarekin bat egin zuen, Euskal Etxean sartuz eta hainbat kultur jarduera sustatuz. Uruguaiko Cinemateca ere boluntario gisa aritu zen.


Ikus-entzunezko proiektuetan ekoizpen laguntzaile gisa lan egin du, baita nazioarteko hainbat zinema jaialditan (Zinegoak, 2018tik; Donostiako Zinemaldia; Cinemateca-Uruguai) eta arte eszenikoen jaialdietan programatzaile eta epaimahaikide ere.


2019an, zuzendari laguntzaile gisa hasi zen lanean Aritz Morenoren Trenez bidaiatzearen abantailak filmean. Era berean, Imanol Rayo (2020), Iciar Bollain (2021), Paul Urkijo Alijo (2022), Estibaliz Urresola Solaguren (2023), Arantxa Echevarria (2024), Alauda Ruiz de Azua (2025), edo Asier Altunarekin (2025) lan egin du, besteak beste.

Filmegintza: Ultramarino (cm/flb. 2025) · Locutorio (cm/flb. 2019)

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia logo
Ayuntamiento Bilbao logo
bottom of page