Lur Olaizola Lizarralde
Artista bisuala eta zinema programatzailea
(Donostia-San Sebastián. 1988)
Artista bisualaren eta kultur ekoizlearen ibilbidea New Yorken hasi zuen, Horns & Tails ekoiztetxean kolaboratuz eta Architecture & Design Film Festival jaialdia koordinatuz, besteak beste. Ondoren, Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroan (CCCB) parte hartu zuen ikus-entzunezko dokumentalista eta muntatzaile gisa.
2015etik Tabakalerako (Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa) ikus-entzunezko programatzailea da. Komisarioa izan da ‘Desde el principio. Zinema feministaren istorioak’, adibidez. Eta 2017an José Val del Omarren lehen atzera begirakoa komisariatu zuen New Yorken (Distant Touch: José Val del Omar, Anthology Film Archives).
2019an kameren atzean jarri zen Xulia Alonso Díaz-i buruz Xulia egiteko. Urtebete geroago Zerua blu, Mamaddi Jaunarenari buruz (Iparralde). Eta 2022an Hirugarren koadernoa egin zuen, erbestean zegoen ‘Yoyes’-i buruz.
Gainera, EQZE-Elías Querejeta Zine Eskolako irakaslea da 2020tik. Eta Punto de Vista jaialdian ere parte hartzen du (Iruña).