top of page
Image-empty-state.png

Lav Díaz

​

(Mindanao, Filipinas, 1958) Zinemagile honetaz hitz egitea ikuspegi berritzailea eta ausart persona da, arte garaikidearen esploratzaile eta arkeologoa da, eta irudi mugikorraren bidez sublimetasuna bilatzen du. Tarkovsky eta Sokurov bezalakoen eragin nabarmena duen arren, haren lanek artea darie eta irudiaren ahalmen aldakorra gorpuzten dute.


Haren lehen lana, Serafín Geronimo, 1998koa da. Harrezkero, haren ibilbideak (Espainian ez oso ezaguna denak), bilakaera izan du, alderdi intimoa eta epikoa uztartzen ditu, Filipinetako herriaren patu tragikoa (adibidez, Ferdinand E. Marcosen erregimenaren garaikoa) irudikatzeko. Haren estiloaren ezaugarri dira zuri-beltzeko zinematografia eta iraupen oso luzeak , horren adibide da Evolution of a Filipino Family (2004), ia hamar ordu eta erdikoa, horrek ia ezinezko egiten du zinema-aretoetan proiektatzea. 2014an, Locarnoko Urrezko Lehoinabarra irabazi zuen Mula sa kung ano ang noon/From What Is Before (5 ordu eta 38 m) filmarekin.


Lav Diaz Filipinetako zinemaren olatu berriko figura nagusietako bat da, Brillante Mendoza, Raya Martin eta Khavn De la Cruz bezalako zinemagileekin batera. Ohiko parte-hartzailea da nazioarteko zinemaldi garrantzitsuetan, hala nola Locarnon, Berlinen, Venezian, Rotterdamen eta Toronton,…


Orain Magallanes (2025, 2 o 40 m) filma aurkeztu du, baina aurretik egindako 40 lan ditu bere ibilbidean.


Fasera bisitak:


Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia logo
Ayuntamiento Bilbao logo
bottom of page