Image-empty-state.png

Lander Otaola

Aktorea

Lander Otaola 1989an jaiotako aktore bilbotarrak eskarmentu handia du zinema, antzerki eta telebistako aktore gisa. Pantaila handirako Ocho apellidos vascos (Emilio Martínez Lázaro, 2014), La máquina de pintar nubes(Aitor Mazo eta Patxo Telleria, 2009), Zorion perfektua (Jabi Elortegui, 2009) edo Tres mentiras (Ana Murugarren, 2014) filmetan lan egin du, besteak beste. Telebistan, Gernika bajo las bombas(Luis Marias, 2012), El precio de la libertad (Ana Murugarren, 2011).Tv movies El extraño anfitrión (Javier Rebollo, 2011) eta Vaya semanita bezalako telesail ezagunetan parte hartu du. Antzerkian, Cabaret Chihuahua; Fausto, ciudadano ejemplar; Muchas noches, buenas gracias edo Sekula bai! Antzezlanetan egindako lanak nabarmentzen dira. 2015eko urtarrilaren 13an, asteartea, Fas zineklubaren 62. kurtsoa inauguratu zuen Preguntador (Iñaki Reynarekin batera zuzendua, 2013) film laburraren aurkezpenarekin, eta baita Zelig (Woody Allen, 1983) filma ere, berak aukeratua.


Fasera bisitak:

2373  Saioa   2020-01-07   Bagdad Cafe (aurk.)

2260 Saioa    2016-11-15   Pikadero (akt)

2210 Saioa    2015-04-28   Footing (zuz, flb)

2195 Saioa    2015-01-13   Preguntador (zuz, flb)

Oinarrezko filmegintza: Ocho apellidos vascos (Emilio Martínez Lázaro,2014) · La máquina de pintar nubes (Aitor Mazo y Patxo Tellería,2009) · Zorion perfektua (Jabi Elortegui,2009) · Tres mentiras (Ana Murugarren,2014)