top of page
Image-empty-state.png

Kristina Zorita Arratibel

Kazetaria, gidoilaria eta zuzendaria

(Donostia-San Sebastián. 1968)


Informazio Zientzietan lizentziatua da EHU/UPVn. 1992az geroztik EITBko albiste-sailean aritu da lanean. 2011n, Pantaila Handia bloga sortu zuen, bertan, zinemaren iragana, oraina eta etorkizuna aztertzen ditu. 2019an, Gidoigintzako Masterra amaitu zuen London Film School-en (Eskola 1956an sortua). Halaber, Europako Ikasketetan Masterra du London School of Economics and Political Science-tik.


Zinemaldien (hala nola Cannes, Berlin, Venezia, Londres, Donostia, ZINEBI, FICXixón, Valladolid, edo Sevilla…) berri emateaz gain, kamerak erabiltzeari ekin dio, eta 2015ean, Samina film laburra zuzendu zuen. 2017an, Izaskun Arandiak zuzendutako Night Shift film laburra ekoitzi zuen, eta urtebete geroago, Itziar Ibarrak egindako June filmean zuzendari laguntzaile gisa aritu zen. 2019an, zuzendaritzara itzuli zen Pil Pil film laburrarekin eta urtebete geroago, Ingalaterran, Lingge Dong-ek zuzendutako The Dark Year film laburrean lan egin zuen.


AICEko (Zinemako Kazetarien Elkartea) kidea da. 2014an Feroz Sariak sortu zirenetik, epaimahaikide izan da bertan, halaber, Arrebato Ez-fikzio saria sortzea bultzatu zuen (2022an ezarri zen, Dokumental Onena kategoria ordezkatuz). [H]emen Elkartearen bultzat eta sortzailekidea ere izan zen 2016an, elkarte horrek Euskal Herriko ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen sektoreetan diharduten emakumeak biltzen ditu. 


Hainbat aldizkaritan argitaratu ditu artikuluak, Hendaiako Zinemaldiko hautaketa-batzordean parte hartu du, eta beste zinemaldi batzuetan ere epaimahaikide izan da; besteak beste, Nantesko Espainiar Zinema Jaialdian.


Fasera bisitak:

2602 Saioa     2026/10/13   Salve María / Vamps (flb)

2533 Saioa    2024/10/01   La Chimera

2515 Saioa     2024/02/06   Anatomía de una caída

2475 Saioa     2022/12/20   Camila saldrá esta noche / Ganador IX. Ed. KORTeN!: El carné

2445 Saioa     2022/01/25   Petite Maman / Kinka (flb)

2394 Saioa    2020-07-07   Die Abenteuer des Prinzen Achmed / Pil pil  (zuz. flb)

2348 Saioa    2019-03-26   Lazzaro felice (aurk)

2222 Saioa    2015-10-20   Leviatán (aurk)

Filmegintza: Pil pil (flb, 2019)

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia logo
Ayuntamiento Bilbao logo
bottom of page