Image-empty-state.png

Kepa Sojo

Zinema zuzendaria eta irakaslea

Kepa  Sojo (Laudio, 1968), EHUn Geografia eta Historian  Lizentziatua, Euskal Herriko  Unibertsitatean “Zinemaren Historian”  irakasle atxikia da 1999tik. Arte  Historian doktorea, Vitoria-Gasteizko  Letra Fakultatean aipatutako  lizentziaturari buruzko klaseak ematen  ditu.


NEFF – Vitoria-Gasteizko Zinema  europear berriari buruzko jaialdia  antolatzeko batzordekidea (2005-2007).  2007tik 2011ra Begibistan  Amurrioko Euskal Zinemaldiko zuzendaria izan zen.  Gaur egun, Cortada,  Vitoria-Gasteizko Film Laburren Jaialdia zuzentzen du.


Telesail bat eta film labur batzuk  egin ondoren, irakaskuntza eta ikertzeko lanarekin batera egiten duen zeregina, “El síndrome de Svensson” film  luzearekin egin zuen debuta. Bere azken laburmetraia, Loco con ballesta,  2013an lortu zituen ZINEBIn (Bilboko Zine  Dokumental eta Laburmetraia  Nazioarteko Zinemaldia) Publikoak emandako Saria  eta Euskal Gidoirik  Onenarentzako Saria Argitaldari eta Egileen Elkarteak eta  Euskal  Herriko Gidoilarien elkarteak emandakoa.


Oso ondo ezagutu du Kepak gure  zinekluba, zeren eta hiru aldiz egon den bere lanak aurkezten: 1998ko azaroan (Cien maneras de hacer el pollo al txilindrón);  2010ko maiatzaren 11n (El síndrome de  Svensson, 2024 emanaldia), eta 2014ko urtarrilaren 7an, Fas Zineklubeko ’60  + 1’  hasiera emateko emanaldian, bere azken laburmetraia (Loco con ballesta) eta The Life  of Brian luzemetraia aurkezteko.




Oinarrizko filmegintza: La pequeña Suiza (2019) • Khuruf (LbM, 2018) • Mendebaldeko erronda (LbM, 2017) • Hileta (LbM, 2016) • Zoroa baleztarekin (LbM, 2013) • El síndrome de Svensson (2009) • Cuando puedas (LbM, 2004) • Looking for Chencho (LbM, 2002) • Plater zikinak (TV, 2000) • Ehun modu oilaskoa egiteko