
Jorge Barrio Uríbarri
Zinemako zuzendari eta irakaslea
(Bilbo, 1973)
Kazetaritzan lizentziatua EHU/UPVn 1996an, Bartzelonara (Centre D 'Estudis Cinematográficos de Catalunya) joan zen, eta han Zinema Zuzendaritzan diplomatu zen. 2001ean La sombra de Peter Pan lehen film laburra egin zuen, eta lau urte geroago, Bilbon, bigarrena: Lágrimas de luz y de sombra (2004).
Laimar Films ekoiztetxea ere sortu zuen 2009an, eta 2010ean bere hirugarren film laburra egin zuen: 8 (Ocho). 2018an ekoitzi eta zuzendu zuen bere lehen film luzea: La tercera ley de Newton.
Errealizazio zinematografikoa eta irakaskuntza uztartzen ditu. 2001ean IMVALen eskolak ematen hasi ondoren, KINEMA Zinema Eskola sortu zuen (2006-2012), eta bertan zinema-lengoaiako eskolak eman zituen zuzendaritza-ikastarorako. Orduz geroztik, ikastaroak eman ditu zinema-eskoletan, hala nola IMVAL eta ECPV, eta zinema-ikastaro kulturalak Gasteizko Udalarentzat, Deustobiderentzat eta Jolaseta Klubarentzat.
Fasera bisitak:
Film propioak aurkezten:
2121 Saioa 2013/01/15 Esto no es una película / 8 (ocho) (flb)
Beste film batzuk aurkezten:
Saioak: 2558, 2529, 2508, 2472, 2465, 2453, 2437, 2431, 2407, 2401, 2345, 1839, 1897
Filmegintza: La tercera ley de Newton (2018) · 8 (Ocho) (2010,Flb) · Lágrimas de luz y de sombra (2004,Flb) · La sombra de Peter Pan (2001,Flb)


