Image-empty-state.png

Jon Garaño

Zinema zuzendari eta gidoigilea

Jon Garaño (Donostia, 1974). Kazetaritza eta Publizitate ikasketak burutu zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. 2000-2001 ikasturtean Zinema ikasi zuen. Garai horretan, zenbait film labur zuzendu zituen bideoan. 2001ean, beste lau lagunekin batera, Moriarti ekoiztetxea sortu zuen eta bertan, Ikus-Entzunezko hainbat proiektutan parte hartu du bai zuzendari, bai gidoilari gisa. 80 egunean eta Loreak, Jose Mari Goenagarekin batera zuzenduta, bere film luze garrantzitsuenak dira.

Oinarrizko filmegintza: Loreak* (2014) ∙ Urrezko eraztuna (2011,Flb) ∙ El método Julio (2010,Flb) ∙ 80 egunean* (2010) ∙ Perurena (2010) ∙ Asämara (2009,Flb) ∙ On the line (2008,Flb) ∙ Despedida (2001,Flb)
*Gidoia eta zuzendaritza, Jose Mari Goenagarekin lankidetzan